XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), presenteago zuten Euskadi hitzaren natura baino bere kontinentea eta erdara euskara baino; herriak berriz, besterik uste zuen teorian bederen, nahiz gero erdaraz eta erdararentzat bizitu, eta, bien bitartean, maisutxoak egiarekin maiseritzara jostatuz beren kanpotxoetan, hala suertatzen zen gero dena nahi eta ezina garrik gabeko suginaren epeltasun mortugarrian.

Katalandar herriak aitzitik, bazirudien bere hizkuntza, kultura eta katalandar nazioa defendatzen zituela beste gauza guztien gainik.

Katalunyak eginik zeukan bere hizkuntza onenean errazago zelako, baina baita ere perizia gehiagorekin zeukan eginik Euskal Herriak berea baino.

Noski, ezin parekatu zitezkeen herri biak kontextu bat berean beste arrazoi askorengatik, baina bakoitzak bere hizkuntz-kulturaren arazoan, haiek jartzen zuten grina eta perizia gehiago.

Zergatik? Koanto, baita ere arrazoi askoren tartean, Barcelona gauza bat zelako eta Bilbao txit beste.

Adibidez, garbi asko nabarmentzen zen hala zelako arrazoia, Madrilen , jelosiak eragindako manifestuaren ondoren Pujol jaunak zioena ikusita: .

Eta kazetariak galdetzean: .